Fontes Linguae Vasconum
Latest Publications


TOTAL DOCUMENTS

99
(FIVE YEARS 11)

H-INDEX

1
(FIVE YEARS 0)

Published By Gobierno De Navarra. Departamento De Cultura Y Deporte

2530-5832, 0046-435x

2021 ◽  
pp. 113-145
Author(s):  
Azler García-Palomino

Ezaguna da tokian tokiko aldaki markatuak gutxitzen dabiltzana erregioaz gaindiko aldakien alde, eta horri dialekto-berdintze deritzo. Euskaran ere antzeko prozesua igarri da, bereziki euskara batua dela-eta. Lan honek Beheko Bokalaren Asimilazioak Lezaman daukan aldakortasun soziolinguistikoa itxurazko denboran ikertzea du helburu adina, generoa eta hizkuntz jarrerak kontuan izanda. Lortutako emaitzek adierazten dute berdintze-joera badela adierazgarria belaunaldi batetik bestera itxurazko denboran eta generoak ere badaukala eragina, baina herriarekiko eta herriko hizkerarekiko atxikimendua suertatu da adierazgarrien Lezaman topatutako banaketa azaltzeko.


2021 ◽  
pp. 89-111
Author(s):  
Maitena Duhalde de Serra

Lan honetan Lapurdiko erdigunean kokaturiko Arrangoitze herritik Kanadara igorri gutun pribatu bat dakargu. Dataturik ez den gutun labur honen edizioa aurkeztu ondotik, hizkuntzaren ezaugarriak aztertuko ditugu, Louis-Lucien Bonapartek XIX. mende erdian bertan egin inkesten arrapostuak aintzat hartuz. Azkenik, tokiko berriemaileei esker bildu ditugun datuekin erkatuz, azken hamarraldietan Arrangoitzeko euskararen bilakaerari buruzko ohar zenbait ekarriko ditugu.


2021 ◽  
pp. 179-192
Author(s):  
Jose Ignacio Hualde

Tradizioz pentsatu da golde hitza lat. culter-etik datorrela. Hala ere, EHHEn arazo fonologiko handiak ikusten dira etimologia honetarako eta ondare zaharreko hitza dela proposatzen da (gorri eta gordin hitzen familiakoa). Jatorria ondo zehaztuz gero, hala ere, arazo fonologikoak desagertzen dira. Gaurko bearn. coudre dudarik gabe *kóldrə zaharrago batetik dator eta litekeena da hitz horrek *kóldə aldaera bat izana, gertakaria erregularra baita gaskoiez (ÁLTERU > altre > aute, aude ‘beste’; cf. baita ere Gerseko gask. coute ‘golde’). *kólde hori da euskarak mailegatu zuen hitza. Euskararen barneko soinu aldakuntza bakarra hasierako herskariaren ahostuntzea izan da.


2021 ◽  
pp. 9-46
Author(s):  
Koldo Artola

Louis-Lucien Bonaparte printzeak, euskara sailkatzeko bere ahaleginean, nafar Pirinioko bere talaiatik so eginez nonbait, Iruñez haraindiko multzo handi bati aldaera gisako kategoria iritzi eta subdialecto ultra-pamplonés gisako deitura eman zion, honen barruan Gulibarko hau, Oltzako eta Zizurko aldaerak kokatuz, guztiak ere hegoaldeko goi-nafarrera deitu zuen euskalkiaren barruan. Saio honen azpitituluan dakusagunez, printzeak Gulibarko aldaera honen baitan tartekatu eta de Juslapeña izendatu zuen azpialdaera ezagutzeko ekarpena egiten saiatu gara, duela hogeita hamar urte inguru bildu genituen testu batzuk hona ekarriz.


2021 ◽  
pp. 61-87
Author(s):  
Enara San Juan Manso

Lan honek Geron (Bordele, 1643) azaltzen den emakumearen ezaugarriak aztertzen ditu, bai eta horien tradizioa eta iturriak arakatu ere, XVI.-XVII. mendeetako beste lan batzuen argitan. Nahiz eta emakume prestua ere goraipatzen duen, izaki gaizto eta arriskutsu gisa irudikatzen du Axularrek, batik bat, emakumea. Irudi hori bat dator, oro har, garai hartan Espainian idatzitako literatura moral nahiz didaktikoan azaldutakoarekin, baina, literatura horren baitan, zehazki, Juan de Torresen Philosophia moral de principes (Burgos, 1596) lanetik hartu zituen Axularrek –zuzenean ala zeharka, ez dakigu– emakumearen irudia eraikitzeko erabilitako hainbat aipu eta etsenplu.  


2021 ◽  
pp. 147-178
Author(s):  
Julen Manterola ◽  
Markel Lizasoain

Lan honetan mahats hitzaren etimologia eman dugu. Argudiatu dugu Erdi Aroko mailegu bat duela abiaburu, erromantzezko banasta, eta euskararen barrenean sortu dela, berranalisiz. Horretarako, hitzak Erdi Aroko toponimian duen presentzia urria azaleratu dugu, eta nabarmendu erromantzezko banasta-k nolako bizitasuna zukeen mahastizaintzan garai horretan berean. Hitza erasan duten aldaketa fonetikoen kronologiak zedarrituta, erakutsi dugu kronologia horiek bat egiten dutela ardogintzak euskal eremuan izandako Erdi Aroko orokortzearekin. Bide horretatik, argitu dugu zein neurritan islatzen duten ardogintzari loturiko euskal hitzen etimologiek gure lurraldeetako ardogintzaren beraren historia.


2021 ◽  
pp. 47-59
Author(s):  
Borja Ariztimuño Lopez

Artikulu honetan Garibairen errefrau batean ageri den diago adizkiaz arituko naiz. Helburu nagusia da errefrauaren eta haren gaztelaniazko bi itzulpen ezberdinen azterketa filologiko-linguistikoaren bidez adizkiaren esanahi zehatza eta itxura bereko diago ‘dio’ laguntzailearekiko harremana argitzea. Ondorioz, eta euskararen behinolako aditz-morfologiako baliabideen bitartez, dio ‘esaten du’ adizkiarekin lotzen da, bai eta familia bereko beste zenbait hitzen etimologia berriak proposatu ere.


2021 ◽  
pp. 213-235
Author(s):  
Luis Mari Zaldua Etxabe

Some recent studies claim that a pre-Latin Indo-European (Celtic) language was predominant in Gipuzkoa during antiquity. However, the pertinent information available is scant and often questionable. Here we examine the data that can be drawn from Roman-era epigraphy as well as geographers’ and historians’ books in a unified fashion and compare these data with medieval and Modern Age Basque onomastics. The purpose is to shed light on the linguistic situation of Gipuzkoan antiquity from a geographic as well as historical perspective. In the same vein, we attempt to verify whether linguistic and archeological data point in the same direction, in order to determine the existence of one or several cultural areas.


Sign in / Sign up

Export Citation Format

Share Document