scholarly journals Emakumearen irudia Axularren Geron

2021 ◽  
pp. 61-87
Author(s):  
Enara San Juan Manso

Lan honek Geron (Bordele, 1643) azaltzen den emakumearen ezaugarriak aztertzen ditu, bai eta horien tradizioa eta iturriak arakatu ere, XVI.-XVII. mendeetako beste lan batzuen argitan. Nahiz eta emakume prestua ere goraipatzen duen, izaki gaizto eta arriskutsu gisa irudikatzen du Axularrek, batik bat, emakumea. Irudi hori bat dator, oro har, garai hartan Espainian idatzitako literatura moral nahiz didaktikoan azaldutakoarekin, baina, literatura horren baitan, zehazki, Juan de Torresen Philosophia moral de principes (Burgos, 1596) lanetik hartu zituen Axularrek –zuzenean ala zeharka, ez dakigu– emakumearen irudia eraikitzeko erabilitako hainbat aipu eta etsenplu.  

Sign in / Sign up

Export Citation Format

Share Document