Gogoa
Latest Publications


TOTAL DOCUMENTS

58
(FIVE YEARS 4)

H-INDEX

1
(FIVE YEARS 0)

Published By Upv/Ehu Press

1577-9424

Gogoa ◽  
2021 ◽  
Vol 22 ◽  
pp. 3-31
Author(s):  
Ekain Garmendia

"Kripkeren Naming and Necessityk 40 (+1) urte" ale bereziaren aurkezpena


Gogoa ◽  
2021 ◽  
Vol 22 ◽  
pp. 93-119
Author(s):  
María De Ponte

Artikulu honetan, lehen pertsonako “ni” izenordainari buruz Kripkek dituenikuskerez ari naiz. Nire asmoa da erakustea Saul Kripkeren geroagoko ikuskera nola urruntzenden Naming and Necessityn esplikatu zituenetatik, eta John Perryren azalpenarekinalderatzea; gertuago dago Perryrena Kripkeren hasierako baieztapenetatik. Kripkeren biartikulu eztabaidatzen ditut, “Frege’s Theory of Sense and Reference” eta “The First Person”.Hasteko, argudiatzen dut Fregez egiten duen interpretazioa ez dela egokia, eta gero erakustendut Kripkeren beraren ikuskera nola eratortzen den interpretazio horretatik. Kripkerenikuskera Perryrenarekin alderatzen dut, batez ere “Frege erakusleez” (1977 [2018]) laneanaurkezten duenarekin. Kripkeren proposamenak bi suposizio ditu oinarrian: Fregeren ikuskerainterpretatzean, Kripkek ez du arazorik ikusten Pentsamendu komunikaezinetan, eta kartesiarnira jotzen du berak “ni”ren erabilerak esplikatzean. Bi suposizio horiek ez ditu egiten Namingand Necessityn, eta ez dira beharrezkoak “ni” lehen pertsonako izenordainaren azalpensemantikorako.


Gogoa ◽  
2021 ◽  
Vol 22 ◽  
pp. 63-92
Author(s):  
Michael Devitt

Artikulu honek Naming and Necessityren berrogeigarren urteurrena ospatzendu, eta batera biltzen ditu urteetan zehar lan horri buruz egin ditudan gogoeta batzuk. Nireustez gaizki ulertu diren liburuko alderdietan jartzen du arreta, edo atzeman ez direnetan,edo oker baztertu direnetan edo, besterik gabe, azpimarratzea merezi dutenetan.Hizkuntzaren filosofiarekin hasten da, lehendabizi erreferentziaren deskripzio-teorienkontrako Kripkeren argudiorik indartsuena, “ezjakite eta akatsa”ren argudioa, eztabaidatuz.Gero Kripkeren “irudi hobea”, kausal-historikoa eta zurruntasunari buruzko bere eztabaidahartzen ditu aintzat, eta, azkenik, “erreferentzia zuzena”, Kripkeri oker egotzitako doktrinaonargaitza. Gainerakoak biologia- eta kimika-klaseei eta banakoei buruz Kripkek proposatudituen doktrina esentzialistez dihardu. Zientziaren filosofo batzuek zorrotz kritikatu dituztedoktrina horiek. Nik uste dut dagozkien zientziek Kripkeren alde egiten dutela, ez kritikoenalde.


Gogoa ◽  
2021 ◽  
Vol 22 ◽  
pp. 35-59
Author(s):  
Saul Kripke
Keyword(s):  

Naming and Necessity. Bigarren hitzaldia: 1970eko urtarrilaren 22a(Itzultzailea: Ekain Garmendia)


Gogoa ◽  
2020 ◽  
Vol 21 ◽  
pp. 61-99
Author(s):  
Ekai Txapartegi

Elkanotar Juan Sebastianen pentsamendu politikoa Pizkundeko humanista utopikoen artean lerrokatzea da artikulu honen ekarpen nagusia. Berak idatzitako bidaiakronika galdu denez, eta iritsi zaizkigun eskutitz eta testigantzak urriegiak direnez, Elkanoren iritzi politikoak ezagutzeko Maximiliano Transilvano eta Gonzalo Fernandez de Oviedoren kroniketara jo behar dela erakusten saiatzen naiz. Bi kronika haietan gorde da, ziurrenik, Elkanoren idatzi galduaren berridazketa ia literala. Mundu-birari buruz Maximiliano Transilvano errege-idazkariak azkar batean idatzitako latinezko kronikaren bigarren zatia, esaterako, Elkanoren idatzi galduaren berehalako itzulpena dela ondorioztatzen dut artikuluan. Hipotesia zuzena bada, Transilvanoren kronikan Elkanoren irudimen utopikoa irakurtzen da, batik bat Borneoko herritarren ohiturak deskribatzen diren pasarte harrigarrian. Bertan, Elkano ahobizarrik gabe ariko litzateke, besteak beste, hedapen inperialen aurka, errege gerrazaleen aurka edo erlijio tolerantziaren alde. Pasarte horrek Elkano ‘inperialaren’ eraikuntza gaztelarra iraultzen du. Bat egiten du, ordea, Elkanori buruz ezagutzen ditugun datu guztiekin. Horrenbestez, norabide horretan ikertzen jarraitzea proposatzen dut.


Gogoa ◽  
2020 ◽  
Vol 21 ◽  
pp. 29-59
Author(s):  
Kepa Matxain

90eko hamarkadatik egundaino bertsolaritzaren kategorizazioaz gogoetatu dutenen artean agerikoa da kontsentsua: bertsoa komunikazio-ekintza da, batez ere. Bertsolariak ingurukoekin komunikatu nahi du, bertsokidearekin bezainbat entzuleekin, eta, era berean, ingurukoen erreakzioak zuzenean eragiten dio bertsolariari. Hortik iragankortasuna: une jakin batean toki jakin batean gertatzen da bertsoaren ekintza, eta behin komunikazio zuzen hori gauzatutakoan, betiko desagertzen da. Bertsolari-txapelketak fenomeno aski berriak dira, bai behintzat egun nagusi den formatuan. 1935eko Bertso Gudua izan zen egungo Txapelketa Nagusien aurrekaria ezarri zuena, bertso-mundutik kanpoko eragileek antolatua, bertsoaz oso bestelako interesek bultzaturik –gerraurreko kultur eliteek bertsolaritzara jo zuten euskara eta euskal “espiritua” pizteko asmoz–. 80ko hamarkadatik aurrera egonkortu egin dira bertsolari-txapelketak, eta, egun, bertso-munduko ekitaldi pisutsuenak bilakatu dira, bai ikusgarritasun aldetik, bai sinbolikoki ere. Baina lehia arautua jokoan sartzean, hainbat distortsio gertatzen dira bertsoak hain berezko duen komunikazio-dimentsioan.


Gogoa ◽  
2020 ◽  
Vol 21 ◽  
pp. 3-28
Author(s):  
Pako Sudupe Elorza
Keyword(s):  

Unamunorekin batean, A. Camusek eta J-P. Sartrek ere eragin handia izan zuten 50eko hamarkadatik aurrera gure intelligentsia ttipian, hots, frantziskotarrengan (lehenik, Bastarrikarengan) eta, halaber, Txillardegi, Juan San Martin, E. Lopez Adan eta Joxe Azurmendirengan-eta; eta eragin hori giltzarri izan zen fede katolikoan oinarrituriko euskal kultura tradizionaletik euskal kultura moderno laikoagora igarotzeko. Hasieran Camus izan zen eragile handiena, eta geroago Sartre. Lan honetan Camus eta Sartreren arteko harreman pertsonal-intelektuala arakatzetik abiatzen naiz, eta ondotik haien eraginaren nondik norako nagusiak azaltzera egiten dugu, existentzialismoa, erlijioa eta morala direla ardatz. Eta, horrekin batean, biolentziaren bidezkotasunaz Parisen II. Mundu Gerraren ondotik egindako hausnarketa jarraitzen dugu. Testuingurua, orduan, komunistek Iraultza egiteko zuten xedea zen. Errusian arrakasta izandakoak zergatik ez zuen arrakasta izan behar Frantzian? PCF alderdi komunista frantsesak 800.000 afiliatu zituen 1946an, eta eragin gaitza. Lopez Adanen iritzia jaso ondotik, axola handikoak iruditzen zaizkigun Joxe Azurmendiren ideia hauekin amaitzen dugu idatzia: gai horretan, Sartre eta Camus soluzio baten bila haztamuka ibili dira. Ez dira erlijiosoki dogmatikoak izan Ghandiren erara. Bortxarekiko behar dugun morala egiteko dago, eta egiteko egongo da beti, horrentzat ez daudelako hamar mandamenduak betiko zizelkatuak harrizko taulan: erantzuna gizarte bakoitzak eta aro bakoitzak beretzat erabaki —hautatu— beharrekoa baita.


Gogoa ◽  
2019 ◽  
Vol 20 ◽  
pp. 67-72
Author(s):  
Zvonko Díaz

Betebeharren inguruko hausnarketa filosofikoa zerbait berria ez bada ere, azkenengo urteetan gero eta analisi filosofiko gehiago agertzen eta eztabaidatzen ari dira. Era berean, egungo ontologia sozialak “talde” moduko entitate sozialen ikerketa zaharra tresna sofistikatuagoekin eraberritu du. Erraza da betebeharrak eta entitate sozialak harreman estua dutela pentsatzea. Eta, hala ere, duela gutxi arte gehienbat bereizita aztertzeko kontutzat jo izan dira zenbait esparru akademikotan. Zorionez, sortzen ari den ikerketa multzo gero eta handiagoari erreparatuta (De Caro, Epstein eta Kelly 2019), bi kontu horiek elkargune bat osatzen ari dira gaur egun. Elkargune horren adierazle ona dugu Collinsen urteetako hausnarketa-lanaren emaitza den liburu hau.


Gogoa ◽  
2019 ◽  
Vol 20 ◽  
pp. 13-37
Author(s):  
Jonathan Lavilla

Artikulu honen xede nagusia zera da, Aristotelesen Nikomakorentzako Etikaren VII. liburuaren natura eta helburu nagusia zeintzuk diren nabarmentzea, liburu horrek obraren egitura orokorrean betetzen duen funtzioa agerian utziz. Hori egite aldera, lehenik, Nikomakorentzako Etikaren helburu nagusia zein den nabarmendu dut; bigarrenik, obraren lehenengo sei liburuetan zehar autoreak planteatutako arazo nagusiak zeintzuk diren erakutsi dut; hirugarrenik, bertute eta bizioen (hots, lehenengo sei liburuen ikerketa-objektu nagusien) natura zein den zehaztu dut; laugarrenik, zazpigarren liburua aurreko sei liburuekin nola lotzen den agerian uzten saiatu naiz; bosgarrenik, zazpigarren liburuaren lehen gai nagusia aztertu dut, hots, meneratzerik ezaren eta meneratzearen gaia; seigarrenik, zazpigarren liburuaren bigarren gai nagusiari erreparatu diot, plazeraren gaiari, alegia, meneratzerik ezaren gaiarekin nola lotzen den azpimarratuz. Ondorio gisa, zazpigarren liburuak Nikomakorentzako Etika obran berebiziko garrantzia duen funtzio bat betetzen duela aldarrikatu dut, hots, giza ekintzaren eta giza psikologiaren koadro orohartzaile eta errealista eskaintzea.


Gogoa ◽  
2019 ◽  
Vol 20 ◽  
pp. 47-66
Author(s):  
Ekain Garmendia

Kontzeptu trinkoei buruzkoa da Kirchinen Thick Evaluation. Izan ere, kontzeptu trinkoek, agian, balio dezakete auzi meta-etiko zaharragoen inguruan ideia eta ikuskera berriak planteatzeko, eta kontzeptu arin/trinko dikotomiak eta kontzeptu trinkoek eurek planteatzen dituzte meta-etikan ari denarentzat interesgarriak diren auziak.


Sign in / Sign up

Export Citation Format

Share Document