Sare metal-organikoetan oinarritutako farmakoen liberazio sistemak: biomolekulak atxikitzeko funtzionalizazio estrategiak
Sare metal-organikoetan (MOF, metal-organic framework ingelesez) oinarritutako farmakoen liberazio kontrolaturako erabiltzen diren sistemak (DDS, drug delivery system ingelesez) orain arte erabilitako sistema tradizionalek aurkezten dituzten mugak gainditzeko gai dira. Izan ere, haien izaera hibridoa dela eta, bai sistema ezorganiko tradizionalek zein organikoek aurkezten dituzten abantailak batzeko gai dira, hauen desabantailak murriztuz. Lan honetan, DDSak sortzeko kontuan hartu beharreko ezaugarriak azaldu eta gero, MOF sareek DDS gisa erabiltzeko aurkezten dituzten ezaugarri nabarmengarrienak aipatuko dira. Azkenik, MOF egituretan biomolekulen atxikipen eta/edo askapen kontrolatua lortzeko erabiltzen diren bost funtzionalizazio estrategia nagusiak aztertuko dira.