scholarly journals MARK4ren elkarrekintzak USP21 deubikuitinasaren kokapen azpizelular dinamikoa erregulatzen du

Author(s):  
Iraia García-Santisteban ◽  
Anne Olazabal-Herrero ◽  
Jose Antonio Rodríguez

USP21 deubikuitinasa nukleoaren eta zitoplasmaren artean translokatzen da, eta zentrosoman ere koka daiteke, baina kokapen azpizelular konplexu hori nola modulatzen den ezezaguna da. Proteomika analisiaren bidez, MARK4 kinasa zentrosomala identifikatu da USP21 proteinaren balizko interaktore gisa. Lan honetan, USP21/MARK4 elkarrekintza balioztatzen dugu, USP21 proteinan MARK4 lotura-eskualdea identifikatuz. Gure emaitzen arabera, MARK4ekiko elkarrerakintzak USP21en nukleo eta zitoplasmaren arteko kokapen dinamikoa erregula dezake, zitoplasmarekiko atxikipena areagotuz. Bestalde, gure datuek bi proteinen kokapen zentrosomala oso dinamikoa dela erakusten dute eta USP21en dinamika zentrosomala MARK4en bidez modula daitekeela iradokitzen dute.

Sign in / Sign up

Export Citation Format

Share Document