Genero arteko berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea: populazioaren erdiarekiko zorra
Genero arteko berdintasuna oinarrizko giza eskubidea bada ere, ez dago genero berdintasun osoa eta efektiboa lortu duen herrialderik. Herrialde bakoitzak desberdintasuna mantentzen duten praktika kultural eta baliabide desberdinak dituenez, era iraunkorrean genero berdintasuna lortzeko erronkek alderdi anitz barneratzen dituzte. Era berean, emakume eta nesken ahalduntzea ezinbestekoa da beste helburuak modu iraunkorrean betetzeko eta berdintasuna lortzeko oztopo juridiko, sozial eta ekonomikoekin bukatzeko.