scholarly journals Lipidoak aztertu eta identifikatzeko TLC kromatografiaren eta MALDI masa-espektrometriaren arteko akoplamendua

Author(s):  
Antonio Veloso

Geruza meheko kromatografia teknika (TLC, ingelesezko Thin Layer Chromatography) oso erabilia izan da hainbat molekularen banaketa eta karakterizaziorako. Bestalde, Matrix Assisted Laser Desorption Ionization Time of Flight Mass Spectrometry (MALDI-TOF MS) edo matrizez lagundutako laserraren bidezko desortzioionizazioa/hegaldi-denbora masa-espektrometria teknikaren erabilera gero eta gehiago hedatzen ari da molekula desberdinen analisia egiteko. Gainera, Imaging Mass Spectrometry (IMS) edo masa-espektrometriaren bidezko irudia izeneko teknikak, ahalbidetzen du ehun biologikoetan dauden lipidoen, proteinen eta farmakoen banaketa-irudiak lortzea eta teknika bikaina da molekula horien banaketa aztertzeko. Teknika honek lipido mota ezberdinen identifikazioa eta lokalizazioa ahalbidetzen du, konposatuaren edota familia kimikoaren aukera egin aurretik. Analizatu behar diren konposatuen aukera aldez aurretik egin behar ez denez, aukera dago irudiak sortzeko masa-espektrometroan detektatutako ioietatik abiatuta. Lan honetan, erakusten da lipidoen ikerkuntzarako oso lagungarria dela TLC xaflak eta MALDI IMS teknikak konbinatzea.

Author(s):  
Antonio Veloso

Gaur egun, nahiko informazio ageria ematen dute biomolekulak eta materialak karakterizatzeko erabiltzen diren laborategi-teknika analitikoek, baina azaldu ezin diren efektuak edo emaitzak lortzen dira askotan. Horregatik, informazio hau lortzeko, hau da, molekulen mikroegiturak karakterizatzeko edota gertatu diren kutsadurak ezagutzeko ere, gero eta gehiago hedatzen ari da teknika bat, Matrix Assisted Laser Desorption-Ionization/Time of Flight Mass Spectrometry (MALDI/TOF-MS) izenekoa, edo laserraren bidezko desortzio-ionizazio matrizez lagundua/hegaldi-denbora masa-espektrometria teknika. Masa-espektrometria delako karakterizazio teknika hau hainbat alorretara hedatu da, masa molarra jakitea ahalbidetzen duelako inolako zatiketarik gabe eta, aldi berean, ehun edo material baten banaketaren berri ematen duelako Imaging Mass Spectrometry (IMS) edo masa-espektrometriaren bidezko irudia deritzon teknikari esker. Lan honek helburu hartuko du teknika berri honen oinarriak eta aplikazioak azaltzea eta aztertzea.


Sign in / Sign up

Export Citation Format

Share Document